Nolako lasterketa izan da?
Lehenengo aldia da Lasarte-Orian lehiatzen naizela eta oso ongi ibili naiz. Nire taldeko mutil baten ondoan egin dut lasterketa eta ez dut arazorik izan. Esfortzu handia egin behar duzu, baina Behobia prestatzeko beharrezkoa da.
Nola ikusi duzu lasterketa?
Ez nuen hainbeste partehartzaile egotea espero, baina giro ezinhobea egon da.
Nola doa Behobia-Donostia prestakuntza?
Kilometro asko egin behar dira eta hankak nekatuak daude dagoeneko. Hemendik azarora lasaiago ibiliko naiz, deskantsatzea ez dator gaizki.
Nola ikusten duzu zuren burua Behobia-Donosti?
Ni paper ona egiten ahalegintzen naiz, bakoitzak bere erritmoa hartzen du. Hala ere, lasterketa popularra da eta giro ona dago.•