Oriotarra dugu helbarrituen lehenengo sailkatua. 30:52 denborarekin, bigarrenari ia minutu bateko aldea atera zion. Behobia-Donosti prestatzen ari da eta hainbat lasterketetan partu harte du hau prestatzeko. Lasarte-Oriako herri krosa azkenetarikoa dugu eta bere burua ongi ikusten du bi aste barru jokatuko den lasterketa handirako.
Zer moduz lasterketa? Lasterketa hau zaila zen niretzat, hasierako aldapak direla eta. Baina ez dut arazorik izan. Lasterketa osoan eroso aurkitu naiz. Ez nuen hain ongi egotea espero, hainbeste lehiatu ostean.
Aurretik zenbat lasterketa egin dituzu Behobia-Donosti prestatzeko? Joan den astean bi lasterketa egin nituen, bata Urretxun eta bestea Donostian eta, honen antzera, bietan nire denborak jaitsi nituen. Horietan ere ongi ibili nintzen eta Behobia-Donostian parte hartzeko ongi ikusten dut nire burua. Indartsu nagoela uste dut eta ea lasterketa ona burutzen dudan. Behobia-Donostian zer egitea espero duzu? Lasterketa zaila da niretzat. Honen antzera aldapa dauka hasieran. Baina nire helburua denbora hobetzea da, ordu betean edo egitea da nire helburua eta horretan ahaleginduko naiz.•