Egun pasa idazketari esker

Txintxarri 2007ko azaroaren 5a

Miriam Infante Sainz Lasarte-Oriako Institutuko DBH 1go mailako ikasleak iaz Senda Viva parkeak antolaturiko idazketa lehiaketa irabazi zuen. Miriamek bere saria jasotzeaz gain, bere mailako ikaskide guztientzat Senda Vivan egun bateko bisitaldiko saria eskuratu zuen. Aurreko ostegunean joan ziren egun pasa egitera, hiru irakasle tutoreen laguntzaz, Nafarroako parke hori bisitatzera. Argazki hau bidali digute Txintxarriko erredakziora, “egun zoragarria” pasa zutela ikus dezagun.