Ostiralean, azaroaren 2an, Ttakun Kultur Elkarteak, Xpression elkartearekin batera antolatuta, Julen Cobos kantautorearen kontzertua izan genuen entzungai Jalgi Kafe Antzokian.
Bakarkako doinuak entzuteko aukera izan zen, hala ere, zubiaren eragina nabarmena izan zen, ikusle gutxi batu baitzen Bat Gehio taldeko abeslaria ohia ikustera eta entzutera.
Urte batzuk pasa dira Bartzelonara joan eta bertan Bat Gehio taldea sortu zuenetik. 2002an bere lehen diskoa Bihar agian argitaratu zuten. Baina Julenek taldea uztea erabaki zuen eta berriro ere Euskal Herrirako bidea egin du.
Oraingoan kantautore paperean dago murgildua. Euskarazko testuei estilo desberdinetako melodiak ezarri dizkie hainbat gai jorratuz, bizia, egunerokotasuna, eta abar.•