Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urtero legez, diaporamen emanaldia datorkigu urria iristearekin batera. Ttakun Kultur Elkartearen ekimenez eta herriko “bidaiarien” eskutik, hiru kontinente eta lau hirietako irudiak ikusteko aukera izango da. Diaporamak ostegunero emango dituzte Jalgin iluntzeko 21.30ean hasita. Lehenengoan, Iñaki Huegunek Japonia hobe ezagutzen lagunduko digu. Astebete beranduago, Ugandara eginiko bidaia kontatuko digute. Hirugarren saioan Indiako argazkiak erakutsiko dituzte eta aurtengo diaporamari amaiera emateko, Kamerungo irudiak erakutsiko dizkigute Aitor Atxegak eta konpainiak.
Azaroaren 8an, Japonia. 21:30ean Jalgi kafe-antzokian. Iñaki Huegun izango dugu hizlari.
Azaroaren 15ean, Uganda. 21:30ean Jalgi kafe-antzokian. Igor Otaegi, Igor Unanue, Pablo Suberbiola... izango ditugu hizlari.
Azaroaren 22an, India bizikletaz. 21:30ean Jalgi kafe-antzokian. Lier, Altuna, Goenaga, Antia eta Ander izango ditugu hizlari.
Azaroaren 29an, Kamerun. 21:30ean Jalgi kafe-antzokian. Aitor Atxega eta Olga izango ditugu hizlari.