Lasarte-Oria 1920 eta 1930ko argazkitan

Txintxarri Aldizkaria 2007ko azaroaren 9a

Lasarte-Oria duela 80 urte nolakoa zen ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen du Donostiako Urgulleko gazteluan ikusgai dagoen erakusketa iraunkorrak. Donostiako historia eta hiria ezagutzeko hainbat argazki, testu eta irudi daude eta tartean "Donostia 1920-30" proiekzioa. Euskal Filmotekak eskainitako irudi hauetan Lasarte-Oriako hipodromoa, kotxe karreren zirkuitua eta golf zelaia nolakoak ziren ikus daitezke. Irudi hauek ikusteko ez dago aukera handirik, beraz, erakusketara joan nahi izanez gero ordutegiak ondorengoak dira: asteartetik ostiralera goiz eta arratsaldez irekita dago 10:00etatik 14:00ak arte eta 15:00etatik 17:30etara; asteburuetan eta jai egunetan, berriz, 10:00etatik 17:30etara. Ikastetxe eta taldeentzako bisita gidatuak eskaintzen dituzte ere (943-428417).•