Txirrindularitza gustukoa duen lagun talde baten ekimenez, Saiatuz Txirrindulari Kirol Taldea eratzear da. Talde berriaren sustatzaileek kontatu digutenez, Lasarte Igeri Taldea eta Andoaingoa elkartzearekin batera, triatloi atala igeri talde bateratutik kanpo geratu da. Arrazoi horregatik, zikloturista talde berri bat eratzeko asmotan dabiltza.
Zikloturista moduan federatzeaz gain, triatloiean nahiz atletismoan ere federatzeko aukera izango da. Interesa duen guztiak hilaren 15aren aurretik bete beharko du izen-emate orria.
Talde berriaren egoitza ofiziosoan, hots, Jadeso bizikleta dendan eskuragarri daude inskripzio orriak. Informazio gehiago eskuratzeko, 649 488563 edo 650 107063 telefonoetara deitu.•