Azaroaren 12tik 17ra, Klima Aldaketaren Gobernu Arteko Taldeak aldaketa klimatikoari buruzko Nazio Batuen txosten zientifikoa aurkeztuko du Valentzian. Hau dela eta, hainbat erakunde ekologistek, sindikatuek eta gizarte eragileek argi-itzaltzea egitera deitu dute azaroaren 15ean, 20:00etatik 20:05etara, “Aurre egiozu aldaketa klimatikoari” lelopean. Deialdi ireki honekin, denbora tarte horretan, etxebizitzetako eta lantoki publiko zein pribatuetako kontsumo elektrikoa deskonektatzea eskatzen dute.
Ekologistak Martxan elkarteak dei egiten die honekin bat egin nahi duten pertsona eta erakunde guztiei. Zentzu horretan, “ekintza honekin gizartearen eta erakundeen arreta erakar dezaten, mehatxu larri honek berehalako neurriak hartzea eskatzen baitigu” adierazi dute.