Zaborra etxez etxe jasotzea % 20 igoko da

Txintxarri Aldizkaria 2007ko azaroaren 12a

Zerga propioak eta Prezio Publikoak Arautzeko Ordenantzak ezartzeko Udaletxeko Gobernu Taldeak eginiko proposamena Udal Batzarrean onetsi ondoren, 2008ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean sartuko diren ordenantza fiskalak ezarri dituzte. Nabarmentzekoa da zaborra etxez-etxe jasotzeko zerbitzuan emango den igoera. Ordenantza fiskalen testua ikusgai dago jendaurrean Udaletxeko iragarki taulan. Interesa duen edozein herritarrek idazkaritzan eskatu, aztertu eta egoki deritzenek erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte. Erreklamazioak Udal Batzarrari aurkeztu behar zaizkio Udaletxeko Erregistro Orokorrean legeak ezartzen duen epean.•