Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azaroaren 17tik aurrera bost eta zortzi urte bitarteko haurrek bolan jokatzen ikasteko aukera izango dute, dohainik. Izan ere, Joxean Montesek, Txispasek, azaroaren 17an hasi eta ikasturtea amaitu arte larunbatero 10:00etatik 12:00ak bitartean Michelingo bolatokian izango da bola-jokoan aritu nahi duten haurrei erakusteko. Informazio gehiago nahi duenak astearte eta ostegunetan Michelingo bolatokira gerturatu besterik ez du 19:00etatik 20:30ak bitartean. Bertan emango diote beharrezko informazio guztia.•