huts

Txintxarri 2007ko azaroaren 12a

Foru Aldundiak GAOn argitaratutakoari jaramon eginaz, non garraio publikorako zona berezia izendatzen den Buruntzaldea, Udaleko Zerbitzu Publikoetako Batzordeak proposatutakoa onetsi eta 2008ko ekitaldirako hiri-tarifak onartu ditu Udalbatzak.
Hortaz, urtarrilaren 1etik aurrera hauek izango dira tarifak:

2008rako hiri tarifak
1. tarifa 2. tarifa
Bandera jaistean Dabilen kilometroko Itxarotea, orduko Bandera jaistean Dabilen kilometroko Itxarotea, orduko
2,95 0,92 17,67 2,95 1,47 27,77

Lehenengo tarifa, lanegunetan aplikatuko dute, 07:00etatik 21:00etara. Bigarren tarifa, aldiz, egunero aplikatuko dute gauez, hots, 21:00etatik 07:00etara. Era berean, asteburuetan eta araudi autonomikoak ezartzen dituen jai egunetan ere bigarren tarifa aplikatuko da.

Taxi lizentziak
Bestalde, ordenantza fiskaletan onetsitako auto-taxi eta gainerako akurako ibilgailuen lizentzia eta baimen administratiboen tarifak aditzera eman dituzte. Hauen arabera, taxi lizentzia bat eskuratzea 7.828 euro kostako da. Lizentziak transmititzeko baimena, aldiz, 473,80 euro.