Ezagutzaren eta erabileraren arteko pausua ematera bultzatu nahi du Eusko Jaurlaritzak, guztia presiorik gabe eta era naturalean. Era berean euskara ikasi dutenen garrantzia azpimarratu eta euskara hitz egiten saiatzea eskatzen du, inor ez baita atzera bota behar besteek gaizki begiratu edo zer esango duten beldurrez. Euskararen arloan egindako ekarpenak, nahiz eta txikiak izan aberasgarriak baitira guztientzat. Euskaldun zaharrei ere laguntza eskatu die, euskaldun berriei hitz egiten animatu eta laguntzea. "Gure belaunaldiaren erronka euskara dakiten eta ikasi duten pertsonek hizkuntza hitz egitea da," Patxi Baztarrikaren esanetan.
Era honetan, Ukan birusak euskararen erabilera kutsatu nahi du hizkuntza dakiten orotan. Ekintza hau, normalizaziora iristeko bidean eguneroko arlo guztietan euskara erabiltzea garrantzitsua da. Baina ukanek ez du gaztelera alde batera uzten, euskara gaztelera bizikidetza sustatu nahi baitu eta bi hizkuntzen erabileran berdintasuna lortu. Honela, etorkizunera begira, elebitasun eraginkorraren ikur izan nahi baitu Ukanek. Honela, euskararen erabilera bultzatzeko, Ukan birusa kirol, zein kultura ekintzetan eta hedabideetan ikusgai izango da abenduaren 3a arte.
Solaskide Lasarte-Orian
Honen harira, Ttakun Kultur Elkarteak antolatutako Solaskide iharduera dugu Lasarte-Orian. Euskararen erabilera sustatzeko euskaldun zaharrak eta berriak bikoteka, zein taldeka bildu eta euskaraz mintzatzen dira kafetxoa hartzen, kirola egin edo edozein ekintza egiten duten bitartean. Iharduera honetan parte hartu nahi dutenek Ttakun Kultur Elkartera gerturatzea besterik ez daukate.•