Gipuzkoako Foru Aldundiak aditzera eman duenez, N-1 errepideko bide bat itxiko dute igandean argiztatze lanak egiteko. Aldunditik aditzera eman dutenez, Irun-Vitoria norabideko 453 km. inguruan egingo dute errepide mozketa, Hipodromo aldean, goiezko 08:00etatik arratsaldeko 18:00etara. Alternatiba modura, GI-2132 eta GI-131 errepideak erabiltzea aholkatu dute.
Bestalde, Donostiako saihesbideko eskuin bidea ere moztuko dute asteburuan, Aieteko irteeratik Bilborako norabidean, errepideko lanak direla eta.