Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Udaleko kirol zerbitzuaren eskutik, Alebinentzko Kirol Sustapena egitasmoko lehenengo saioa izan da asteburuan. Hogei inguru gaztetxoek zenbait herri kirol ezagutu eta praktikatzeko aukera izan zuten larunbatean Udal Kiroldegiko pistan. Beroketzeko eta girotzeko joko batzuen ostean, taldetan banatu eta txingak izan zituzten hasteko. Jarraian, lokotxak biltzen ibili ziren erreleboka. Segidan, zaku-karrera irudikatuz, bikoteka hanka bana lotu eta karrera egin zuten. Saioari amaiera emateko, indarrak neurtu zituzten soka-tiran. Alboko argazkian ikusi daitekeen modura, goiz polita igaro zuten gaztetxoek eta gure herriko kirolak hobe ezagutzeko aukera izan zuten.•