Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ikuskizun bikaina eskaini zuten larunbatean Maite Maruri mezzosopranoak, Silverio de la O baritonoak eta Ramon Centeno tenoreak, Josu Okiñena piano-jolearekin batera Manuel Lekuona kulturetxean. Auditoriora hurbildu ziren musika zaletuek, Mozart, Donizetti eta Rossini autore klasikoen obrak entzuteaz gain, En la carcel de villa, Pacharin eta El tango de Menegilda zarzueletako pasarteak entzuteko aukera izan zuten.•