Ostatu Berri

Txintxarri 2007ko azaroaren 16a

Ba dira egun batzuk Lasarte-Oriako egoerari buruz asko hitz egiten hari dela, Michelin, Somoto eta nola ez gure “erdiguneko” egoeraren aldaketa eta era zuzenean OSTATU BERRI tabernarekin lotuta.
Lehengo astean egon ginen azkeneko aldiz OSTATU BERRI tabernan,eta denon ahotan zegoen hitza, bera zen: “Pareta hauek hitz egingo balute!!!”
Zenbat momentu on igaro ditugun bere artean eta nola ez, azkenekoa ere horrelakoa izan behar zuen.
Eskerrik asko TXUSTA ETA RIKAR.
Nire gogoeta bukatzeko, galdera bat jarri nahi dut mahai gainean: EZIN AHAL DUGU ORAINDIK ETXE HORREN BOTATZEA GELDITU?

Iñigo Bobillo