Aurreko astearteak 6 Espainiako Erregeek Ceuta eta Melillan bisitari. Espainiartasuna gori-gori, gorri-gorri, hori! hori! Odol urdina omen. Gurean berriz mingain urdina, komunikabideena. Bizkaian zein Gipuzkoan salduen Correo Español zein Diario Vasco lehenengo orriko argazkian bandera hori-gorri ongi etorri. Editorialean berriz Ceuta eta Melilla Espainiaren proiektu komunean guztiz txertaturik omen buru belarri. Hau komunera joateko gogoa!!! Egunkari honeen irakurle fidel asko euskal abertzaleak omen. Nere ustez mingain urdin, bihotz hori, Espainiaren proiektuan guztiz txertaturik. Gora Espain Urdin! Espainiako ejerzitoaren militar burua berdin! Zuri-gorri zein zuri-urdin! Berdin berdin!
Mikel Larrañaga