Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Maila handiko pintxo lehiaketa izan da aste honetan Udal Euskaltegian. Ohiko dinamikatik atera eta sukaldaritzan aritu dira euskaltegian goizeko nahiz arratsaldeko taldeetako ikasleak. Zaporez onak egoteaz gain, pintxoen aurkezpena eta dekorazioa ere zaindu zuten ikasleek eta nabarmentzeko pintxoak prestatu zituzten. Guztien artean bakar bat aukeratzea zaila egin zitzaion epai mahaiari. Ikusi eta dastatutakoagatik, batek baino gehiago bizitza aurrera ateratzeko dohainak baditu sukaldean.•