Ekainean Kristina Molina 3. Adina 3. Mundurako Gobernuz Kanpoko Erakundeko kidearen ekimenez Guatemalarako sendagai biltze kanpainaren berri izan genuen TXINTXARRIn.
Kristina urtarrilean joan zen Guatemalara eta honekin harremanetan jarri ostean, sendagaiak Guatemalako San Martin de Sacatepequez herrira bideratu direnaren berri eman digu eta Hermano Pedro anbulatorio eta proiektuaren arduradunen izenean eskerrak eman nahi dizkie ekimenean parte hartu duten guztiei.
Osasun proiektua
Baina proiektuaren informazioa ere eman digu guztiek sendagaiak nora bidali diren jakin dezaten.
Honela, 2004 urtean hasi zen proiektua dugu. Orduan azpiegitura gutxi zuten; egun, aldiz, 2 sendagile, gizarte-langile, erizaina, botikaria eta laguntzaileak dituzte.
San Martineko herrialdean klinika eta anbulatorioa daude eta hauek inguruko herrixka ugaren osasuna dute bere ardurapean.
San Francisco de Asís klinikan medikuntza naturala egiten da eta herritik urrun dauden 4 herrialdeetako bizilagunei laguntza ematen die, astelehenero herrialde batera doazelarik. Hermano Pedro anbulatorioa, berriz, Aldea Miramar herrixkan dago, medikuntza tradizionala lantzen dute eta 16 herrialdeetako biztanleen osasunaz zaintzen dute.
Boca Costa herrialdea
San Martin Boca Costako herrialdean dago kokatua, honetan Guatemalak bizi duen krisi ekonomikoak eragin latza izan du biztanlerian. Ondorioz, elikadura faltaren osasun arazoak ugariak dira heldu eta, batez ere, haurren artean.•