Garraio publikoa sustatu ala kontrol soziala areagotu?

benat-iriondo 2007ko azaroaren 16a

Bizitza maila garestitu dela? Nork ez du nabaritu hori. Guztiok nabaritu ditugu azken urteetan bata bestearen atzetik etorri diren igoerak, eta ez zehazki soldatetan. Horren ondorioz ere, garraio publikoetako txartelek sekulako gorakada jaso dute, baina zergaitik igo dira horrenbeste? Duela urte batzu, nire unibertsitaterako eguneroko joan etorriak egiten hasi nintzenean, bidai txartela 100 pezeta baino merkeagoa zen, orain aldiz, zortzi urte geroago, bidai beragatik 125€koa da, 210 pezeta inguru hain zuzen ere. 100% baino gehiago igo da bidai txartelaren balioa eta honi garraio publikoa sustatzea deitzen omen zaio. Baina noski, orain txartel moñoñoak atera dituzte argazki eta guzti eta txartel horien jabe denarentzat bidaia merkeagoa omen da. "Merkeagoa" baina zein prezioetan? Zergaitik txartel horren jabe izateko izen abizen eta argazkiak behar dituzte? Zergatik ez dituzte bizkaian erabiltzen diren "bonobus" anonimoak erabiltzen? 10, 20 edo 30€-ko bono baten jabe egin banaka edo talde gixan eta norberak nahi duen gixan gastatu? Baina txartel horrek hasieratik kezkaturik nauka. Agian kamara eta objetiboz beteriko gizarte honek obsesiora bideratu nauelako izango da, baina non gordetzen dira erabiltzaile bakoitzak egiten dituen bidaien datuak? Txartel hauekin anonimotasuna galtzen dugu, erregistraturik geratzen dira joan etorri guztiak, orduak, nork noiz nondik nora egin duen joan etorria etabar luze bat. Geroz eta kontrolatuagoak gauden gizarte honetan horrelakoek iada ez gaituzte harritzen zoritxarrez eta mesede bezela hartzen ditugu merkealdi xuhur baten truke.