Bizikletaren oinarrizko ikastaroa Udal Kiroldegian

Txintxarri Aldizkaria 2007ko azaroaren 19a

Lasarte-Oriako Udalaren Kirol Zerbitzuak Bizikletaren oinarrizko kurtsoa, erabilera eta mantenimendua eskainiko du abenduaren 10etik 13ra. Ikastaroa Udal kiroldegian izango da eta arratsaldeko 19:30tik 21:00ra. Edukiari dagokionez, bizikleta, kableak eta hauen babesak, balaztak, kanbioak, etab. desmuntatu eta muntatu, erradioen ezarketa, gurpilak erdiratu eta txirrindulariaren jarrera lesioak eta gainkarga muskularrak ekiditeko gaiak jorratuko dira. Gehienez 20 lagunek parte hartu ahalko dute kurtsoan, antolatzaileek jakin arazi dutenez. Kiroldegiko bazkideentzat doan izango da ikastaroa; ez bazkideek, aldiz, 20 euro ordaindu beharko dituzte. Izen ematea udalaren kiroldegiko bulegoan edo 943 376 182 telefonora deituaz egin behar da.•