Ainhoa Taberna igoera faserako sailkatu da

Txintxarri 2007ko azaroaren 19a

Lehen fasea amaituta, Ainhoa Taberna taldeko mutilek igoera faseari ekingo diote datorren asteburuan. Lasarteoriatarrek ez dute arazorik izan sailkapena eskuratzeko eta partida guztiak irabazita, lehen postuan pasako dira igoera fasera. Nagusitasun horren adierazle, joan den larunbatean Zarautzen jokatu zuten azken partidaren aurretik jada sailkapena poltsikoan zutela.
Bigarren maila probintzialean ari den taldea, orain arte jokatutako lau partidetan gailendu da eta bere nagusitasuna agerian utzi du. Lehen helburua lortuta, Ainhoa Taberna taldeko jokalariek bigarren faseari begira daude, orain arte erakutsitako mailari eutsi eta igoera eskuratzeagatik borrokatzeko helburuarekin.•