Ugandako emanaldiarekin hasi dira diaporamak

Txintxarri Aldizkaria 2007ko azaroaren 19a

Ttakunek antolatutako diaporama emanaldiak duela bi aste hasi behar bazuten ere, lehengo ostegunean izan zen lehena, Uganda. Bertan bost lasarteoriatarrek, Pablo Suberbiolak, Mikel Artolak, Igor eta Aratz Otaegik eta Igor Unanuek Afrikara egindako bidaiari buruzko nondik norakoak ezagutzeko aukera izan zen Jalgin.
Ostegun honetan, India bizikletaz eskainiko digute Lierrek, Altunak, Antiak, Goenagak eta Anderrek. Diaporamak azaroan ostegunero 21:30ean izango dira Jalgin.

Japoniako bidaia
atzeratua
Azaroaren 8rako iragarria zegoen Japoniako diaporama abenduaren 4ra, asteartera, atzeratua izan da.•