Txema Exposito lasarteoriatarrak hirugarren urtez jarraian Ondarretako Tenis jatetxean antolatzen den arrozen astean parte hartu du. Aurreko aste osoan zehar Txemak prestatzen dituen era desberdinetara arrozak dastatu zituzten bertaratu zirenek: arroza barazkiak eta urdaiazpikoarekin, bogabantearekin, arraia eta mariskoarekin, valentziar erara, arroza beltza, arroza mistoa, arroza espinakak eta saiheskiekin... Aurten ere, Txema Expositok izugarrizko arrakasta izan du prestatu dituen paellekin. Beraz, lasartoriatarraren arrozak oraindik probatu ez dituenak bi aukera ditu Tenerifera joan edo hurrengo urteko arrozen astera itxaron.
Txema Donostiako sukaldaritza eskolan ikasi zuen, Bodegon Alejandroko sukaldean lana egin zuen Martin Berasategirekin eta baita Oquendo jatetxean ere. Ondoren, Tenerifera joan zen eta jada hamaika urte daramatza Tenerifeko Bahia del Duque luxuzko hoteleko Beach Club jatetxean sukaldari buru bezala lanean.•