A. M. udaletxeko langilea aldamiotik behera, 1,20 metroko altuera ingurutik, erori zen ostegun goizean Landaberri-Garaikoetxea ikastetxean margo-lanak egiten ari zela. Lan-istripu honen ondorioz, puntuak eman zizkioten buruan, eskumuturra hautsita du eta beltzuneak. Gaua eritetxean egin bazuen ere, zorionez, zauriak ez dira larriak eta sustoa pasata, jada etxean da.•