Tenorio obraren bertsio bitxia

Txintxarri Aldizkaria 2007ko azaroaren 19a

Lasarte-Oriako Helduentzako Hezkuntza iraunkorreko antzerki taldeak, Lan eta Lan Beti Lanek El Tenorio obraren irakurketa dramatizatua egin zuen ostegunean.
Ana Urchueguia alkatea, Jone Altuna Kultura batzorde burua eta Martin Moreno Zerbitzu Publikoetako batzorde burua eta Manuel Lekuona kultur etxeko aretoa bete zuen ikusleek antzerki lan ezagun honekin ederki gozatu zuten.
Lan eta Lan eta Beti Lanek estetika minimalista eta jantzi nahasketa, modernoak, zein antzinakoak erakutsi zituen eszena gainean. Eta antzerkiaren zati batzuetan irakurketa alde batera utzita jardun ziren, hau guztia ikuslegoa giroan sar zedin.•