Arranbideko auzoan eskailera mekanikoak jartzeko egindako obren ondoren 6. atariaren parean dagoen hormatik ur zikinak ateratzen dira. Ur zikin horiek, batetik usain jasanezina botatzen dute eta bestetik buztin moduko bat sortzen dute eta ondorioz arriskutsua bihurtzen da hortik igarotzea. Horregatik eta nire ustez, udalari dagokion zerbait izanik, egoera hori konpontzeko bitartekoak jarri ditzala eskatu nahi diot. Besterik gabe agurtzen naiz.
L.B.A