Eguberrietarako sukaldaritza jardunaldiak, datorren astean

Txintxarri 2007ko azaroaren 23a

Udaleko Ingurumen, Merkataritza, Kontsumo eta Sanitate Departamenduak antolatuta, astelehenean hasiko dira Eguberrietarako sukaldaritza erraza jardunaldiak. Astelehenean Ormazabal Loradendakoek Eguberrietako apainketak egiteko aholkuak emango dituzte. Astearte eta asteazkenean Goiegi Jatetxeko Juan Luis Eizmendi eta Txitxardin-Beltxa Jatetxeko Felix Sarasola ariko dira. Aurtengo jardunaldiak amaitzeko, ostegunean Barrenetxe Gozotegikoen txanda izango da. Saio guztiak Manuel Lekuona Kultur Etxeko hitzaldi aretoan izango dira 19:00etatik aurrera.