Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Muntteri-AEK euskaltegiko goizeko ikasleak Idoia Lekuerekin musikoterapia egiten aurkitu ditugu aste honetan. Musika mantra entzun, instrumentu desberdinekin jolastu, gorputz espresioa eta arnasketa landu... Musikoterapian hainbat eta hainbat ariketa egin daitezke, baina bi ordutako klase bat emateko aukeraketa egin behar. Bi orduz aritu dira erlaxatzen eta ondoren ez dakigu euskaraz hitz egiteko gai izan diren.•