Entretenigarria eta didaktikoa

Txintxarri 2007ko azaroaren 26a

Kataluniako Per Poc txotxongilo taldearen eskutik, Serguei Prokofiev idazlearen Peru eta Otsoa haurrentzako antzerkia izan zen ikusgai larunbatean Kultur Etxean. Txotxongiloekin irudikatuko ipuin irakurri honetan, pertsonai bakoitzari musika instrumentu bat dagokio eta modu didaktiko eta dibertigarrian, instrumentuen soinuak desberdintzen ikasten dute haurrek.•