Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Blanca Urdin irakasleak joan den ostiralean eman zuen bere azken klasea. 1974 urteaz geroztik Sasoeta-Zumaburu ikastetxean irakasle izan den Blancari agur esateko unea iritsi zaio eta ongi merezitako atsedena hartuko du bizitza osoa hezkuntzari dedikatu ostean. Urte guzti hauetan egindako lan bikaina eskertzeko, ikasle, guraso, lankide eta Udalaren errekonozimendua jaso du.•