Euskarazko haur eta gazteen kategorian 9 urte bitarteko haurren 62 idazlan aurkeztu dira lehiaketara eta irabazleak ondorengoak izan dira: Julen Urruzola "Handi Ki lapurra" idazlanarekin; Nuria Valdivia "Loreak eta koloreak" lanarekin eta Aritz Rezola "Garfio eta altxorra" ipuinarekin. Euskarazko poesian idazlanik aurkezte ez denez, kategori honetan ez da saririk banatu.
Bigarren kategorian 10,11 eta 12 urteko haurrek parte hartu dute eta guztira 185 idazlan jaso ditu epaimahaiak. Euskarazko kategorian, Beñat Urruzola ) "Iker eta bi marrazoak" lanarengatik, Maider Galardi "Ispilua" ipuinagatik eta Uxue Otxandorena "Afrikako zuhaitza" idazlanagatik izan dira sarituak. Euskarazko poesianAne Galardiren "Ametsak" poesia saritu dute.
1992-1994 urte tartean jaiotakoen kategorian 34 euskarazko ipuin jaso dituzte epaimahaikoek eta sariak ondorengo gazteek jaso dituzte: Julen Basterra "Amodiozko istorio bat" ipuinarengatik; Ane Irazusta "Aldatu behar al dugu?" lanarengatik eta Nerea Peña "Anex" idazlanarengatik. Ez da euskarazko poesiarik aurkeztu.
Helduen euskarazko literatur lehiaketan, ipuinen kategorian, Mikel Peruarena Hernaniko bizilagunak jaso zuen saria "Urdeen arrazoimena" idazlanarekin eta poesiako mailan, Modesto Arrieta zarauztarrak irabazi du "Xirrikituak" poesiarekin.
Haur eta gazteen gaztelerako ipuin lehiaketara 22 idazlan aurkeztu dira eta maila honetan ondorengoak saritu dituzte: Nagore Andres "La araña borracha", Leire Chorro "Alubias Magicas" eta Pablo Rama "El caballo rapido". Poesiako atalean ez da lanik aurkeztu.
10 eta 12 urte bitartekoen kategorian 129 idazlan aurkeztu dira: Lide Arroyo "Una historia japonesa", Gorka Pereira "Sabes como es un fenec" eta Paula Gonzalez "El mundo las hadas". Poesia mailan Andrea Vazquez saritu dute.
Gazteen mailan, ondorengoek jaso dute saria: Ander Lahidalga "Juan" lanagatik, Janire Tovar "Peter Pan en Nueva York" eta Irati Rodriguez "Entre la vida y la muerte". Maila honetan ere, ez da poesiarik aurkeztu.
Helduen gaztelerazko ipuinen lehiaketako epaileek irakurri dituzten 73 ipuinen artean, Juan Carlos Fernandez madrildarraren "La tirania de la chiripa" idazlana saritzea erabaki dute. Poesian, berriz, Sopelako Mercedes Martinez "Vendra el mar" lanagatik. Bai poesian eta bai ipuinetako helduen lehiaketetan Lasarte-Oria saria ez ematea erabaki dute.•