Saskibaloi topaketak eskolakirolaren eskutik

Txintxarri 2007ko azaroaren 26a

Herriko gaztetxoen artean saskibaloi sustatu asmoz, Landaberri eta Sasoeta-Zumaburu ikastetxeetako ikasleek benjaminen saskibaloi topaketak egin zituzten larunbat goizean Udal Kiroldegian.
Larunbateko saioa Eskolakirola egitasmoaren barne ulertu behar da. Gogora dezagun, aipatu egitasmoaren barne, 1998an jaiotako haurrek saskibaloian ariko direla ikasturteko lehen lau hilabetekoan eta horren harira, saskibaloi partidak eta jolasak egin zituzten bost begiraleen esanetara. Urtarriletik aurrea futbolarekin hasiko dira.•