Urtero moduan, herriko zikloturistek mahai baten inguruan eman diote amaiera denboraldiari. Martxoan hasi eta urrian amaitu duten denboraldian, LOKE eta Batasuna txirrindulari taldeko kideek kilometro mordoa pilatu dute euren zangoetan eta neguko hotza etortzearekin batera, atseden hartzeko unea iritsi zaie. Hortaz, hilabete batzuz bizikleta albo batean utziko dute.
Batasunakoek ostialean egin zuten afaria Txitxardin Beltxa jatetxean. Hirurogei inguru zikloturista eta hauen emazteak elkartu ziren irteeretako kontuak gogoratzera.
LOKEkoek, aldiz, bazkaria eta sari banaketa egin zituzten atzo Goiegi jatetxean. Irteera gehien egiteagatik saria jaso zutenak Guillermo Jildado (20), Ciro Garcia eta Ladislao Calleja (16), Alberto Gonzalez eta Fernando Urdanpilleta (15) izan dira. Taldeko txirrindulari beteranoena, Mariano Valles izan da berriro ere.•