Gaurtik aurrera Mirentxu etxearen alboko Trinketea erabiltzen hasteko aukera izango dute Udalaren kirol instalazioetako bazkideek. Arduradunek adierazitakoaren arabera, 2007ko urte bukaera bitartean instalazioaren erabilera doan izango da. Hortaz, Mirentxu Etxeko trinketea erabili edo frontoi mota berezi hori ezagutu nahi dutenek aukera izango dute instalazio berrian lehenengo saioak egiteko.
Kirol eskaintza berrian interesa dutenek kiroldegiko atarira joan beharko dute eta han emango dizkiete erabilerari buruzko argibide guztiak. Informazioa eskuratzeko beste modua 943-376182 telefono zenbakira deitzea da.•