Zaborraren eta errausketaren aurkako eguna

itziar-carrasco 2007ko aza. 26a, 01:00

Gipuzkoako Errausketaren aurkako Koordinadorak Zaborra eta Errausketaren aurkako Ekintza Globalaren egunean instituzioei eta mankomunitateei “Zubietako erraustegiaren eraikuntza gelditzea” eskatuko die.

Hogeita hamar herrialdetako herritarrek Zaborraren eta Errausketaren aurkako Ekintza Globalaren Egunean, asteazkenean, parte hartuko dute gobernuei hondakinen arazoari irtenbide ekologiko bat eskatuz. Errausketaren Aurkako Aliantza Globalak, GAIAk, "Zaborra zero, beroketa globala zero: teknologia zikinek ez dute mundua garbituko" lema aukeratu du egun honetarako.
Errausketaren Aurkako Aliantza Globaletik, GAIAtik, azaltzen dutenez, "hondakinen ekoizpena aurreikustea, berrerabiltzea, birziklatzea eta konpostatzea energia aurrezteko oinarrizko estrategiak dira, aldaketa klimatikoari aurre egiteko". Hauek dira, GAIAk agintariei Zaborra Zero ekimenenaren bitartez proposatzen diena. Azken finean, garapen ekonomiko berde baterantz abiatzeko eman behar diren urratsak proposatzen ditu. Honen harira Manny Calonzok, GAIAko koordinatzaileak, estrategia hauen garrantzia azpimarratu du: "hondakinen ekoizpena aurreikustea eta birziklatzea energiaren kontsumoa gutxitzen du, lehengaien ateratzea eta prozesamendua ekidin egiten delako, izan ere, errausketan erabiltzen diren materialak ordezkatzeko kontsumo energetikoa izugarria da. Alternatibekin energia gutxiago kontsumitzen da: erregai fosil gutxiago erabiltzen denez, berotegi efektua eragiten duten gasen emisioak gutxitzen dira".

Birziklaketaren garrantzia
"Birziklaketak errausketak baino energi gehiago aurrezten du", GAIAtik aditzera eman dutenez. "Soilik, Estatu Batuetan, birziklaketak 44,9 mila miloi gasolina litro ekiditen ditu eta berotegi efektua eragiten duten gasen emisioak gutxitzen ditu. EEBBetako kotxe kopuruaren bostena (40 miloi kotxe) zirkulaziotik kentzea bezala litzateke.
GAIAko koordinatzaileek gogoratu dute errausketak egiten duen gehiegizko kontsumoaz gain, erraustegiek dioxinak, furanoak, metal pisutsuak eta osasunarentzako oso arriskutsuak diren bestelako gasak igortzen ditu, batez ere, batez ere plastikoa erretzen delako. "Papera birziklatzea, berriz, basoen mozketa ekiditen du, beraz, zuhaitz gehiago dago karbonoa atmosferara igortzen. Honek aldaketa klimatikoa gutxitzen du".

Erraustegirik ez
Gipuzkoako Errausketaren Aurkako Koordinadora ere egun honetako eskaerei gehitzen da. "Errausketaren funtzionamendua errentagarria izan dadin, erraustegiek mankomunitateei zabor kopuru bat bidaltzera derrigortzeaz gain, tasak ordaindu behar dituzte. Ondorioz, birziklaketa eta konposta egiteko programak garatzeko pizgarriak galtzen dira. Honengatik, guztiarengatik, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Mankomunitateei Zubietan jarri nahi duten erraustegiaren eraiketa gelditu dezaten eta hondakinen kudeaketa mahai desberdinetan planteatu diren alternatibei ekin diezaioten".
Egun honetan ere, Koordinadorak hiritarren mugimendua kriminalizatu nahi izatea salatu nahi du. "Lau urteetan zehar ekintza informatiboak, sinbolikoak eta paketsuak burutu ditugu. Produktuek duten gehiegizko enbalajea erakusteko ekintza informatiboa egin genuen eta Urbilek Ertzaintzaren aurrean salatu gintuen manifestazioa eta desorden publikoarengatik. Ondorioz, pertsona bat dago inputatuta ingurugiroaren eta osasun publikoaren alde lana egiteagatik". Koinzidentzia edo ez, Zaborraren eta Errausketaren Aurkako Ekintza Globalaren Egunean, 9:30etan Donostiako epaitegian epaituko dute. Koordinadorak epaitegiaren aurrean elkarteratzeko deialdia egin du.•