Kirol federatuan emakumearen parte-hartzea bultzatu asmoz, lankidetzako hitzarmenak sinatuko dituzte Lasarte-Oriako Udalak eta Lasarte-Oria Kirol Elkarteak, Ostadar Kirol Fundazioak eta Lasarte Igeri Elkarteak.
Sinatzeko ekitaldian honako hauek hartuko dute parte: Ana Urchuegia andrea, Lasarte-Oriako alkate-presidentea; Jesus Zaballos jauna, Udalaren Kirolen Batzordeko zinegotzi-presidentea; Manuel Morales jauna, Lasarte-Oria Kirol Elkartearen gordailuzaina; Itziar Carrasco andrea, Ostadar K.F.ren ordezkaria eta Itziar Eraunzetamurgil, Lasarte Igeri Elkartearen ordezkaria.
Lasarte-Oriako Udalak Lasarte-Oriako kirol-elkarteei ematen dizkien laguntzen helburua da kirol-jarduera federatuan emakumeen parte-hartzea bultzatuko duten egiturak sustatzea, beti ere egituron proiekzioa eta interesa bat baldin badator Lasarte-Oriako Udalaren kirol-politikarekin.
Emakumeek kirol federatuan parte-hartze eskasa dutela ikusirik, Lasarte-Oriako Udalak laguntza-lerro bat garatzea erabaki zuen emakumea positiboki diskrimanatze aldera kirol federatuko jarduerei ekiterakoan.
Sustatze-lan hau herriko kirol-elkarteekin lankidetzako hitzarmenak sinatuz gauzatzen da. Hitzarmen horietan, plan honetan finkatutako helburua betetzeko alderdiek bere gain hartzen dituzten betebeharrak jasotzen dira.
Laguntza-lerro honek, urtean, 18.030,36 euroko dotazioa du.
Sinatzen diren hitzarmenek urtebeteko iraupena izango dute. Laguntza hauek ez dute jarraipen-espiriturik, beraien iraupen-muga 2011 urtean ezarri baita. Beraz, kontuan izan behar da ezen, hitzarmenaren azken helburua dela beren jarduera autonomoki garatzeko gaitasuna duten eta kirol eta finantza alorrean orekarako bermea duten kirol-egiturak bultzatzea.