Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lasarte-Oria eta Somotoren (Nikaragua) arteko senidetzearen harira, bertako osasun erresidentzia mantentzearen ardura hartu du herriko lagun talde batek. Somoton bizi duten egoera hobetzeko asmoz eta Somoton erabili ahalko diren baliabideak lortzeko helburuarekin, azoka solidarioa antolatu dute abenduaren 8rako Arantzazuko Amaren elizako etxabetan. Dirua jasotzeko helburuarekin, zozketa baterako txartelak, pastelak eta bestelako produktuak jarriko dituzte salgai. Azoka solidarioa goizeko 10:00etatik arratsaldeko 18:00etara egongo da zabalik.