Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna igandean izan zen, hala ere, arazo sozial hau ahaz ez dezagun, astearte arratsaldean Foru Aldundiko EBArenera egitasmoko bi karpa jarri zituzten Okendo plazan. Egitasmo honekin Aldundiak kalerik kale gai honen inguruko kontzientzia lantzea du helburu eta, horretarako, bost eguneko epean Gipuzkoako hamar udalerritara egingo du bisita.
EBArenera gunea
EBArenera gune ibiltaria honetan, karpa bakoitzak zeregin berezia du antolatzaileek azaldu digutenez. Batetik funtzio pedagogikoa duen karpa dago. Honek etxea sinbolizatzen du eta bertan 70 diseinatzailek eginiko sormenezko proiektua erakusteaz gain, solasaldiaren bidez gizartea sentsibilizatzeko kanpaina egiten da.
Bigarren karpan, berriz, Foru Aldundiak telefono mugikorrerako programa berezia aurkezten du, hots, Genero biolentziaren aurkako gida. Emakume orori bideratua dagoen aplikazio honek indarkeriaren aurrean zer egin edo nora jo azaltzen du, besteak beste.
Gida eskuratzea oso erraza da. SMS batean EVA hitza idatzi, 5195 zenbakira bidali eta segidan izango duzu zure mugikorrean.•