Amaia Agirre Iñigo Manzisidor Mantxi, Arkaitz Oiartzabal Xamoa, Jon Maia, Iker Zubeldia eta Xabier Sukiarekin lehiatu zen aurreko asteburuan Oiartzungo Elorsoro Kiroldegian, bigarren finalerdiko bertso saioan eta 3.postuan geratu zen. Amaiaren iritziz bertso saio espero bezain ona ez zen atera larunbatean: "ilusio eta gogo asko nituen bertso saio honetarako, baina ez nuen egun ona izan eta asko sofritu nuen. Blokeatuta sentitu nintzen saio guztian. Xamoa eta Mantxirekin hitz egin nuen eta sentsazio berdinarekin bukatu zutela saioa esan zidaten. Uste dute, ez genuela hoberena eman". Kiroldegiko giroak ere ez zuela asko lagundu esan digu Amiak, “Oiartzungo kiroldegia izanda, beste giro bat espero genuen. Eta egia esan, nahiko hotza izan zen”.
Finalera lehenengo zortziak pasako dira eta Oiartzungo saioan lortutako puntuekin Amai Agirre sailkapen orokorrean 7. postuan geratzen da. “Oso, oso zaila ikusten dut”. Bestetik, Unai Muñoak Ordiziako finalerdikoan abestuko du, bihar Majori kiroldegian 18:00etan. Beraz, asteburu honetan finalerdiko saioan zer gertatzen den itxaron behar da, Amaiak eta Unaik abenduaren 16ean Donostiako Illunben izango den finalean egongo diren ala ez jakiteko.•