Mexikoko eta Panamako Ordezkaritza Usurbilgo Lanbide Eskolan

Txintxarri 2007ko abenduaren 3a

Usurbilgo Lanbide Eskolak azaroaren 26 eta 27an Mexiko zein Panamako Hezkuntza Ministeritzako Ordezkaritzei harrera egin zien.
Ordezkaritza hauen bisitaren helburua eskolaren eskaintza zein errekurtsoak ezagutzeaz gain eredu bilakatzen ari den Energi Bereiztagarrien Eraikina ezagutzea izan zen. Esparru honetan eskolaren oihartzuna urrun iristen ari dela jakin arazi du Usurbilgo lanbide eskolak. Honetaz gain, Mexiko eta Panamarekin ekipamendu eta heziketa eskaintzeko akordioak adostu dira eta, ondorioz, Lanbide eskola herri hauetan eredu izango da.