Santa Ana afaria Arrieskalletan

Txintxarri 2007ko abenduaren 3a

Nahiz eta 2008ko Santa Ana egunerako oraindik hilabete asko falta diren, lehengo asteazkenean parodiako 27 bat antzezle bildu ziren Arrieskalleta Elkartean.
Barre artean, Edu Galardi eta Isa Fernandezek ekoiztutako 2007ko parodiaren bideoa ikusi zuten. Baina egindako lana gogoratzeaz gain, hurrengo urterako gaiei eta ideiei buruz ere hitz egin zuten. Hau guztia, bapo edan eta jaten zuten bitartean, noski.•