Umore ona nagusi

Txintxarri 2007ko abenduaren 3a

Musika, dantza eta umorea batu ziren Gure Ametsako jaialdi paregabean

Gaur, Pertsona Ezgaituen Nazioarteko eguna bada ere, asteburu honetan hainbat ekitaldi burutu dira hau ospatzeko. Larunbatean Gure Ametsa Klubeko lagunek Lasarte-Oriako talde ugari, hala nola, Ostadarreko neskak edo Semblante Andaluz taldeko abesbatza rozieroa bildu zituen Kultur etxeko aretoko taula gainean. Igandean, berriz, bazkaria eta opari banaketa izan zuten Goiegin.•