Ez soilik aurten daramaten denboraldiagatik, baita aurreko urtetan erakutsitako maila bikainagatik eta izan duten progresioagatik saria jasoko dute Arrate Oiartzun eta Eneko Aranburu LOKE elkarteko judokek. Hain zuzen ere, kirolari promesa izendatu dituzte eta hilaren 20an Donostiako Kursaal aretoan egingo den galan jasoko dute saria.
Bestalde, Julen Sasiain, Iñaki Elizalde eta Arrate Oiartzun bera, junior mailako Gipuzkoako txapelketan lehiatuko dira abenduaren 16an •