Alvaro Mendibek gerriko beltza, 5.dana, lortu du Errenderin

Txintxarri 2007ko abe. 3a, 01:00

Alvaro Mendibe Palomo Lasarte-Oriako jukodak 5. Dana, gerriko beltza, lortu du azaroaren 25ean Errenderin egindako azterketa gainditu ondoren. Haur bat zela hasi zen judo egiten eta egun Zarautzeko juko klubean ari da lanean.

Albarok judoko hainbat ariketa egin behar izan ditu, judoko teknikak menperatzen dituela erakusteko: zutik eta lurreko judo teknikak eta ju-no-kata. Azken hau flexibilitate ariketa zaila, baina ikusgarria omen da. Albarok Gorka Sagastumerekin batera -Judo Club San Sebastiáneko judoka- lortutakoarekin oso pozik dagoela adierazi digu: "Oso pozik nago 5.dana lortu dudalako eta Gorkari eskertu behar diot gerriko beltza lortzeko eskaini didan laguntzarengatik".

Ibilbide luzea
Alvarok 35 urterekin eskuratu du gerriko beltza, baina ibilbide luze bat egin behar izan du horretarako. Lasarteoriatarra 8 urte zituela hasi zen judoa praktikatzen bere amak bultzatuta. Mikel Ponga judokak, bere lagunak, kontatu digunez, Alvaro txikitan nahiko haur ipurtarina zen eta horregatik bere ama Alvaro eta bere anaia Txema Sasoetako ikastetxean judo egitera eraman zituen - Sasoetako ikastetxeak 80.hamarkadan judoko kluba zuen-. Beraz, horrela eman zituen Alvarok bere lehenengo urratsak kirol honetan, José Miguel Sanz maisu defuntuaren laguntzarekin. Beranduago, 14 urte zituela Usurbileko Judo Klubera joan zen Esteban Arrillaga maisuarekin aritzeko. Garai honetan txapelketetan parte hartzen hasi zen.

Tatamitik tatamira
Esan bezala, Alvaro bere amaren erruarengatik hasi zen judo egiten. Baina, dirudienez gogoz hartu du kirol hau lasarteoriatarrak. Izan ere, txapelketak ez zituen nahiko eta entrenatzaile titulua atera behar zuela eta jada 10 urte Entrenatzaile Nazionaleko titulua duela. Geroztik, Zarautzeko Lizardi Judo Klubean lanean ari da.
Egun, tatamiaren gainean igarotzen du ia egun osoa, kirol hau haur, gazte eta helduei erakusten. "Lan honetan kirolariari arreta asko jarri behar zaio eta askotan neketsua da. Hala eta guztiz ere, gustuko dudan lanbidean ari naiz", dio Alvarok. Alvarok gerriko beltza hau gurasoei, lagunei eta batez ere judoka izaten lagundu diotenei eskaintzen die.
Kirol hau praktikatzen ez dutenei hau egitera animatzen ditu: "borroka kirol hau gorputz heziketa sistema integrala da eta edozein adinetan praktikatu daitekeena".•