Joxean Montesek zuzentzen dituen bolo-eskolako gaztetxoek lan bikaina egin zuten joan den asteburuan Hernanin, bertako Elur-Txori elkarteak antolatutako tiradan.
Gipuzkoa osotik joandako bolari gazteak eta seniorrak aritu ziren nor baino nor eta ikasleen trebezia azpimarratzeko da. Zazpi izan ziren parte hartu zuten lasarteoriatarrak eta bigarrenetik zortzigarrenera jarraian sailkatu ziren. Irabazlea, Segurako parte hartzailea izan zen.
Lasarteoriatarrei dagokienez, trebeena Asier Lasa izan zen 28 brilla bora eta gero. Aita eta osaba urte askotan ibilitakoak dira, baita oraindik ere, eta Asierrek non ikasia izan duela nabari da.
Bere atzetik sailkatu ziren, Dani Sebastian (27), Beñat Bobillo (26), Arkaitz Iturrioz (25), Julen Olasagasti (19), Alain Garcia (12) eta Andoni Diez (10).•
Seniorrak
Eta gazteek lan bikaina egin bazuten, seniorretan ere txukun aritu zen Lasarte-Oriako ordezkaritza. Guztietan onena Martin Esnaola izan zen. Lehiaketa ona burutu ostean, berdindurik iritsi zen amaierara beste lau bolariekin. Zoritxarrez, berdinketa hausteko tiraden ostean, Martin bosgarrena izan zen.•