Sekulakoa! Modu horretan laburtu daiteke David Martinek Donostiako Maratoiean egindakoa. Bere marka guztiak hautsi eta bikaina izaten ari zen denboraldia borobiltzeko meritu handiko bosgarren postua eskuratu zuen lasarteoriatarrak.
Davidek 2:26:57 behar izan zuen ibilbidea burutzeko eta ia bi minututan hobetu du iazko bere marka.
Eskuratu ahal izan ditugun gainontzeko lasarteoriatarren denborak hauek dira: Andoni Illarramendi (2:38:11); Jose Luis Delgado (2:41:26); Julen Ollokiegi (2:44:08); Xabier Arteaga (3:01:01); Mikel Izagirre (3:05:42); Imanol Arteaga (3:06:12); Iñaki Fernandez (3:16:40).•