Gaur, abenduak 1, Lasarte-Oriako PSE alderdiak Hartutako Immuno Eskasia Sindromea (HIESa) duten pertsonei bere elkartasun osoa erakutsi nahi die eta, aldi berean, alderdi honek, gure planetan hainbeste hildako sortu dituen pandemiaren hedapenaren aurkako beharrezko neurriak hartuko dituela jakin arazten du.
Euskadin HIESa aurkitu zenetik, 1981etik 2005era, bataz bestez 10.000 pertsona kutsatu dira, hauetatik 5.279k gaixotasuna garatu dute eta 2.969 pertsona hil dira.
Nahiz eta Administrazio Publikoek, gobernuz kanpoko erakundeek, komunikabideek eta gizarte zibilak hiritarren osasun eskubidearen alde gogor ekin, HIESaren hedapenak aurrera jarraitzen du eta birusa daukaten pertsonen kopurua 40 milioi baino gehiagokoa da.
Honetaz gain, gaur egun, IHESa gaixotasun globala da. Garatu gabeko herrietan eragin handia du, baina planeta honetako herritar guztiengan, hiri edo landan, arraza, sexu, adin edo sexu-orientazio bereizketarik gabe, eragin handia izan dezakeena, IHESaren gizarte arlora hedatzen baitira, osasun arloa gaindituaz.
Horregatik, IHESa duten pertsonei gure elkartasuna erakutsi eta gaixotasun honen hedapenaren aurkako konpromezua sinatu nahi dugu, baita egun honetan HIESaren aurkako plataformek antolatu dituzten ekitaldietan parte hartze aktiboa izan dugularen berri eman ere.
Lasarte-Oriako alderdi sozialista