Gertatutako 46 atxiloketa hauen aurrean 18/98+ Lan Taldeak arbuio eta haserrea baino ezin ditu azaldu. Berriro ere gure eskubide zibil eta politikoen aurkako eraso zuzena da; sumario honen epaiketak iraun duen 17 hilabetetan salatzen aritu garenaren ondorio latza.
Atxiloketa hauek epaia ezagutu gabe eman dira; gure ustez aurrez idatzitako sententziaren erakusle dira. Ezin dugu aipatu gabe utzi pertsona hauei eragiten ari zaiena, gehitutako zigorra alegia.
Salatu nahi dugu baita ere atxiloketa hauekin ematen ari den joku mediatikoa. Berriro ere gertatu da komunikabide batzuek, auziperatuek eta hauen abokatuek baino informazio gehiago izatea.
Une honetan hau besterik ezin dugu esan, gure irakurketa falloa edo sententzia kaleratzean egingo dugu prentsaurreko baten bitartez.
18/98+ LAN TALDEA