Lasarte-Oriako Udalaren Gazteria eta Festetako Batzordeak VI.Tomas Fernandez argazki rallya antolatu du. Izen-ematea doakoa da eta Manuel Lekuona kultur etxeko Gazteen Informazio bulegoan eman daiteke izena. Epea abenduaren 20ra arte egongo da zabalik eta apuntatzeko ordutegia 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara izango da. Telefonoz ere izen eman daiteke, 943 376181 zenbakira deituaz.
Lehiaketan argazkilaritzan zaletua den eta argazki kamara digitala duen edonork parte hartu ahal izango du.
Txapelketa Lasarte-Oria udalerriko eremuaren barne egingo da eta abenduaren 21ean goizeko 9:00etan abiatuko da kultur etxetik. Lanen aurkezpena abenduaren 26an egingo da 19:00ak baino lehen Etxarri argazki dendan. Parte-hartzaile bakoitzak hiru argazki aurkeztu ditzake. Hauek jpg formatuan egon beharko dute eta hiru megapixeletako erresoluzio minimoarekin.
Rallyan bi kategori desberdin lehiatuko dira, batetik A kategoria 16 urte berakoena eta bestetik 17 urte gorakoentzat zuzendua dagoen B kategoria.Honela A kategorian bilduma hoberenak 100 euro jasoko ditu eta argazki hoberenak, berriz, 70 euro; B kategorian, bestalde, argazki bilduma hoberenak 300 euro eta argazki irabazleak 200 euro. Hala ere, epai-mahaiak sariak ez esleitzea erabaki dezake argazkiek kalitate nahikoa ez dutela iritziz gero. Sari banaketa kultur etxean izango da, urtarrilaren 2an arratsaldeko 19:00etan.